lunes, 27 de diciembre de 2010

Zinema Euskaraz


Gabon hauetarako Eusko Jaurlaritzak izugarrizko oparia egin digu zinearen zaleoi.
Guztira 30 pelikula jarri dizkigu interneten eskuragarri online ikusteko, guztiak euskaraz eta genero anitzekoak.

EITBko webgunean daude eskegita,

Ander, Zorion Perfektua edo 80 Egunean bezalako lan berriak daude bertan, baina baita jadanik urte batzuk dituzten lanak, Obaba edota Juanma Bajo Ulloa gasteiztarraren Hauskor bezalakoak.

Horretaz gain haurrentzako pelikula asko daude, Maite Ruiz de Austri
arabarraren Animal Channel bezalakoak.

Pelikulak interneten daude eskuragarri, baina DVDak salmentan ere jarri dituzte, eta hauetako filme batzuk zine aretoetan berriro eraman dituzte.


Izugarrizko kanpaina handia Euskarazko Zinema indartzeko!!

lunes, 20 de diciembre de 2010

domingo, 19 de diciembre de 2010

miércoles, 8 de diciembre de 2010

Full-Fiction Irratiaren Jinglea


Hona hemen irratirako prestatu dugun Jingle-a Mc Hammer-en U Can abestia erabiliz!



Aktoreak eta euren paperik garrantzitsuenak

Askotan gertatzen zaigu, beste pelikula batean egingako paper batengatik gogoratzen dugun aktore edo aktoresa batek beste pertsonai bat haragitzen duenean arrots egiten zaigu. Hona hemen erreportaje labur bat, paper konkretu baten ondorioz betirako gogoratuak izango diren aktoreen inguruan.


viernes, 3 de diciembre de 2010

Zinemagileak Kulturaren Euskal Kontseiluaren Kide

 

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak Kulturaren Euskal Kontseiluaren Kide berriak izendatu ditu eta hauen artean zinemagintza eta ekoizpenera lotutako ezagun ugari daude, besteak beste:

  • Mikel Lejarza: ETBko programazio zuzendari ohia eta Antena 3 films-eko zuzendaria
  • Kepa Sojo: ez baduzu ezagutzen egin genion elkarrizketa entzun!
  • Alex de la Iglesia, zinema-zuzendaria. Espainiako Zinema Akademiaren zuzendaria.
  • Isabel Hergera, zinema-zuzendaria.
 Ikusi beharko dugu fikzio-gintza sustatzen duten edo ez!

Iturria: http://www.eitb.com/kultura/osoa/554887/alex-de-la-iglesia-kulturaren-euskal-kontseiluko-kide/

sábado, 27 de noviembre de 2010

Instituzionala


Gure irratian instituzioek ere lekua dute, batez ere zinemaren inguruko oharrak emateko.

Kasu honetan Eusko Jaurlaritzak Euskal Zinea kontsumitzera bultzatzen gaitu.


 

Oharra: Ez da benetako indikatiboa, asmatutakoa da, beraz ez dago inola ere Eusko Jaurlaritzari lotua.